XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arratsaldeko zazpiretan makuluakaz trapa trast trapa trast trapa trast joan zan ospitaleko ate nagusirantz.

Ez zan ausartu atean bertan itxaroten, baiña bai atea ikusten zan leku eskutu baten.

Atean gizon gazte bat egoan.

Zazpirak eta bost minututan agertu zan gaixozaiña eta atean egoan gizona beregana joan zan.

Epelde zan.

Biak besotik oratuta ibilten hasi baino ez ta Epeldek mosu bat emon eutson.

Mariño astiro astiro joan zan atzera hotelera.

Telefonotik etxera deitu ta ordu bi harrezkero Txominegaz Gernikara joan zan, egun batzutako amets zoroak putzura jausita.

Hilabete ta erdi igaro dira Mariñok ospitaletik urten ebanetik eta gaur joango da atzera eskaiolea kentzen.

Denpora guzti hortan oso gitxi urten dau etxetik eta asko irakurri dau.

Atsegin handiko egunak izan dira irakurteak emoten dauan poza goizetik gabera gozatzeko.

Hamabi liburu irakurri ditu, danak inglesez.

Mariñorentzat Don Quijote ta Pio Barojaren liburuak kendu ezkero oso liburu gitxi dagoz erderaz poz handiagaz irakurteko.

Mariñok ez dau inoz euki orain daukan beste diru.

Gurasoak domeketan emoten deutsoena ia osorik aurreratu dau ospitaletik etorri zan egunetik.

Txomiñek eroango dau ospitalera kotxean, berak eskaiolegaz ezin daike erabili ta.